943 72 54 78

?

Hotzeko Proiekzio Termikoa

Ingurumeneko korrosioaren kontrako babesa.
Eroankortasun elektrikoa hobetzeko estaldura.
Isolamendu elektrikoa.

Piezen hotzeko proiekzio termikoko zerbitzuak gure mekanizazioaren osagarri-lana egiten du. Piezen estaldurarako lantzen ditugun materialen aukera-sorta oso zabala da. Proiektu bakoitza eta haren beharkizunak aztertzen ditugu. Baditugu edozein metalen gaineko kobre, brontze, zink eta abarreko metalizazioak, eroankortasuna areagotu edo aldatzeko, baita proiekzio zeramiko isolagarria beharrezko duten proiektu bereziagoak ere.

Burdinbide eta aeronautikarako metalizazio-proiektuek berme osoa behar dute, baita guk eskaini ere, gure giza lantaldeari, eskarmentuari eta proiekzio termikoko teknika nagusietako trebetasunari esker. Piezak estaliz, zerbitzu integral bat eskaintzen dugu mekanizazio zerbitzuarekin batera.